Prensa

Prensa

Skate ikastaroak uztailaren 1ean, 2an eta 3an Jose Done ikastetxeko skate pistan

Bermeoko Udaleko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) skate eskolak antolatu ditu herriko Skateruek kirol elkartearekin batera 6 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta. Ikastaroak, Jose Done ikastetxeko skate pistan izango dira uztailaren  1ean, 2an eta 3an, eguaztenetik barikura, hain zuzen ere. 

Izena emateko azken eguna ekainaren 30a izango da edo plaza kopurua bete arte. Skate eskolak goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, izango dira. Sei orduko ikastaroak izango dira, plaza kopurua mugatua da (10 txanda bakoitzeko) eta matrikula 20 eurokoa da.  

Antolakuntzak jarriko du material guztia, hau da, skate tablak, kaskoak, belaunetakoak, ukondokoak… Aipatu behar da, aurtengoa GIZek antolatzen dituen bederatzigarren skate eskolak direla.

Informazioa eta izen-ematea GIZen izango da (Gizarte eta Kultura Etxea - 94 617 91 58 telefono zenbakia, giz@bermeo.org. edo www.giz.bermeo.org bidez).

03 / 06 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0