Prensa

Prensa

Demiku elkartearentzat 'Emakume eta gizonen berdintasuna' hitzaldi-tertulia antolatu du Udalak

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, Elhuyar aholkularitzarekin elkarlanean, Demiku Elkarteko kideei zuzenduta ‘Emakumeen eta gizonen berdintasuna” hitzaldi-tertulia antolatu du ekainaren 10ean, eguaztenean, 17:00etatik 18:30era Demiku elkartearen egoitzan.  

Hizlaria Elhuyarreko teknikaria den Ainara Ibañez izango da eta hitzaldi honek helburu bikoitza du, alde batetik berdintasunaren inguruko hainbat ideia landuz, Demikuko partaideek horri buruz duten iritzia mahairatu eta eztabaidatzea eta, beste alde batetik, guzti hori euskaraz egin ahal izateko aukera eskaintzea.  

Hortaz, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak azaldu duenez, “hasieran Ainara Ibañezek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko hitzaldia eskainiko du eta, ondoren, Demiku elkarteko kideek euren iritziak, hausnarketak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute”.   

“Euskeraz berdintasunaren inguruko iritziak partekatzeko ekimen interesgarria izango dela uste dugu eta horregatik Demiku elkarteko kide guztiak hitzaldi-tertulia honetan parte hartzera animatzen ditugu”, adierazi du Bermeoko Udaleko Euskara Sailak. 

 

 

03 / 06 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0