Prensa

Prensa

Urdaibai eskubaloi taldeko kadete mutilak bigarrenak Bizkaiko txapelketan

Urdaibai Eskubaloi taldeko kadete mutilak bigarrenak izan dira Bizkaiko txapelketan, joan den urtarrilaren 25ean, Bermeoko Arane kiroldegian jokatutako finala galdu ondoren. 

Urdaibai taldeko mutilak, liga-txapelketan bigarren postua lortu ondoren sailkatu ziren pasadan asteburuko A-4 Finala jokatzeko.  

Maitane Barrenak eta Arantza Ruilobak zuzentzen duten taldeak, zapatuan final erdietan Escolapios A-ren aurka jokatu zuen. Partida hau gol bateko errentagatik irabazi zuen. Beste final erdietako partida, Ath. Basauri eta Barakaldoren artekoa izan zen, hemen Ath. Basauri atera zen garaile. 

Horrela, igandeko finalean, Ath. Basauri eta Urdaibai Eskubaloi Taldea izan ziren aurkari. Basauritarrak atera ziren garaile, gol biko aldeagatik.  

Orain Urdaibaiko mutilek bigarren faseari ekin beharko diote. Hau, asteburu honetan izango da Elgoibarren. Han hiru partida jokatu beharko dituzte hiru egunetan: barikuan Bidasoaren aurka, zapatuan Elgoibarren aurka eta domekan Saiekoren aurka. Lehenengo bi postuetan geratzea lortuz gero, Euskal ligara igoko lirateke.

 

 

 

28 / 01 / 2015

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0