Prensa

Prensa

Bermeoko Udalak udal zerbitzuei buruzko erabiltzaileen iritziak jasoko ditu

  • Martxora bitartean bete daitezke inkestak, eta leku desberdinetan daude eskuragai.

Azken hiru urteetan egin modura, aurten ere, Bermeoko Udalak erabiltzaileek udal zerbitzu desberdinei buruz dituzten iritziak eta balorazioak batuko ditu.

Bermeoko Udalarentzat “oso garrantzitsua” izan da azken urteetan egin den lanketa, hobetu beharrekoen ekintza plana garatzeko balio izan diolako. Izan ere, herritarren asebetetze mailak eragin zuzena dauka, zerbitzuak ematerako orduan zein urteko helburuak finkatzerako orduan.

Herritarrei ahotsa ematearena, udal zerbitzu kartekin erlazionatuta dago, eta etengabe hobetzen joateko “behar-beharrezkoa” da. Interesa daukatenek Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu dezakete aurreko urteetako informazioa, datuekin eta hobekuntza planagaz batera: __Bermeoko Udala__ Udalaren zerbitzu Kartak

Inkestak bete gura dituzten herritarrek martxora bitartean egin ahalko dute, eta honako zerbitzuei buruzkoak izango dira, bakoitzak betetzeko bere modua duela:

  • Kultur zerbitzuei buruz: Gizarte eta Kultura etxean eta Nestor Basterretxea aretoan dauden kutxetan. Gainera, kultur talde guztiei bidaliko zaie inkesta, formulario elektroniko bidez.
  • Zaharren Egoitzako zerbitzuak: Azken urtean egoitzan sartu diren egoiliarrei eta familiei eskatuko zaie inkesta betetzea. Beste inork bete gurako balu, ez luke arazorik edukiko, eta harreran eskatu dezake inkesta.
  • Gizarte Ongizateko zerbitzuak: Eraikinean bertan dagoen kutxabaten bidez.
  • Etxez-etxeko zerbitzuak: Inkestak banatuko zaizkie erabiltzaileei.
  • Kontsumo bulegoaren zerbitzuak: Bulegoan bertan emango dute inkesta egiteko aukera.
  • Gazteriako zerbitzuak: Sare sozialetan zabaldu den formulario elektroniko bidez bete daiteke, sarean.
  • 010 zerbitzua: Deitzen duten herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie, telefonoz galdetegia eginda.
  • Berhaz bulegoko arreta zuzeneko zerbitzua: Bulegoan bertan jarri den kutxaren bidez.
  • Arreta telematikoa: Egoitza elektronikoan bete daiteke, Bermeoko Udalaren webgunean jarrita dagoen banerretik sartuta.

Bermeoko Udalaren zerbitzuak hobetu ahal izateko, “oso garrantzitsua” da ahalik eta herritar gehiengana iristea. Modu horretara, udal arduradunek herritarrak animatzen dituzte inkestak betetzera, “arin eta erraz betetzekoak baitira”

24 / 01 / 2024

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0