Prensa

Prensa

39 pertsonek parte hartu dute Idiazabal gaztaren ibilbidearen 3. etapan (Otzaurte-Lizarrusti) eta balorazio oso positiboa egin dute

4. etapa, Lizarrusti-Ordizia (20 km), uztailaren 7an izango da

Sollube 707 Mendizale taldeak Idiazabal gaztaren ibilbidea (GR-283) egiteko ekimena antolatu du. Ibilbide hori bost etaparekin osatzen da eta horietariko hiru jadanik egin dira. Hirugarrena, Otzaurte-Lizarrusti (17 km), joan de ekainaren 9an egin zen, 39 pertsonek parte hartu zuten eta balorazio guztiz positiboa egin zuten, Sabin Bilbaok, Sollube 707 taldeko ordezkariak, adierazi duenez.

Parte-hartzaileek Otzaurtetik irten eta Etxegaraterantz egin zuten, Lizarrustira heldu arte. Ia ibilaldi guztia pagadi artean egin zuten, sasoi honetan duten kolore orlegiarekin gozatuz. Lainoa zela eta, ezin izan zuten mendi tontorrak eskaintzen duten paisaiaz gozatu, baina ibilbidean hainbat izan ziren ikusi zituzten gauza interesgarriak.

“Altsasu eta Atauneko munarri zahar bat ikusi dugu, Igartza trikuharritik pasa gara, hiru aurpegiko munarria aurkitu dugu eta Irumugarrietan eta Antatxulo trikuharri handira heldu gara, besteak beste”, azpimarratu du Bilbaok. Ildo horretan, ibilaldian “bazter zoragarriak” eta “hainbat monumentu megalitiko” ikusi dituztela eta “oso pozik” ibili direla gaineratu du.

Laugarren etapa, Lizarrusti-Ordizia (20 km), uztailaren 7an izango da eta Sollube 707 mendizale taldeko ordezkariak mendizale guztiak animatu ditu ekimen honetan parte hartzera; izan ere, Gipuzkoako ondarea eta historia ezagutzeko eta trikuharri eta menhirrak ikusteko aukera paregabea eskaintzen du, aldi berean, paisaia zoragarriekin gozatuz ekimen osasuntsu bat eginez. Informazio gehiago edota izena emateko Sollube 707 taldeko telefono hauetara deitu behar da: 676 620 195 edo 619 75 31 98.

 

12 / 06 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0