Prensa

Prensa

20 pertsonek parte hartzen dute parke osasungarrien erabilera bultzatzeko programan

 

 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak , Bermeoko udalaren zaharren egoitzarekin eta Demiku nagusien elkartearekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, parke osasungarrien erabilera bultzatzeko programa jarri du martxan.

Programa honetan 20 pertsonako talde batek parte hartzen du. Saioak Talan egingo dira, bertan baitaude ariketa fisikoa egiteko makinak. Guztira 8 saio izango dira, maiatzaren 7an hasi ziren eta ekainaren 25era arte izango dira; astean behin, martitzenetan, 11:30etatik 12:30etara, hain zuzen ere. Eguraldi txarra egiten badu, saioak zaharren egoitzaren gimnasioan izango dira.

Saioetan parte-hartzen duten pertsonek profesional baten laguntza dute. Berak irakatsiko die beroketak eta luzapenak zelan egin eta baita makinen erabilera ere, besteak beste.

Parke osasungarrien programaren helburua da herritarrak animatzea osasuna sustatzen duten makina horiek erabiltzera; izan ere, euren osasunerako eta bizi kalitaterako ona da.

 

09 / 05 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0