Prensa

Prensa

Besalde elkarteak 8.448 kg. elikagai batu ditu eskualdean 'Sahararen aldeko XV. Karabanan'

Besaldek kanpainan lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkie “erakutsitako eskuzabaltasunagatik”

 

 

Besaldek, Bermeo Sahararen Aldeko elkarteak, ‘Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena’ kanpainarekin bat egin du, eta aurten 8.448 kg. elikagai batu ditu eskualdean, hain zuzen ere, Bermeo, Mundaka, Busturia, Kortezubi, Arteaga eta Gernikako denda eta hezkuntza zentroetan..

Besalde “oso pozik” agertu da eskualdeko herriek “emandako erantzunagatik”, eta “bere eskerrik beroena eman nahi izan dizkie erakutsitako eskuzabaltasunagatik”.

Ildo honetan, Besaldek eskerrak eman dizkie eskualdeko herri guztietan kanpainan parte hartu duten partikular, denda, supermerkatu, elkarte eta hezkuntza zentro guztiei, eta kanpaina zabaltzen lagundu duten pertsona eta  Udalei ere bai.

Horrez gain, Besaldek eskerrak eman dizkie euren laguntzagatik ‘Caritas, Hurre, Bermeoko Futbol taldea, eta Gorabide  elkarteei, Salica eta Zallo kontserba enpresei, Bermeoko Ospitale Psikiatrikoari eta Gernikako ospitaleari, komunikabideei, kaxak eta kamioia kargatzen lagundu duten guztiei, eta parrokiei; bereziki, Bermeoko San Frantzisko komunitateari, lokala uzteagatik. Era berean, Besaldek Bermeoko Udalari eskertu dio karabanarako laguntza.

Elikagaiez gain, partikularren diru-laguntza ere jaso dutela adierazi du Besaldek, 610 euro, hain zuzen ere, janariak eta konpresak erosteko.

Besaldek jakinarazi duenez, joan den larunbatean karga zen kamioia eskualdean batutakoarekin Sahararen aldeko Koordinadoraren Bilboko biltegira eramateko, eta, martxoaren 2an, Laudiotik aterako da  Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena. Karabanaren helburu nagusia  da «saharar herriari ahalik eta elikagai kopuru gehien eroatea, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan duten elikagai falta asetzeko».

 

30 / 01 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0