Prensa

Prensa

Beldurrezko eta fantasiazko film-laburren emonaldia azaroaren 15ean, eguenean, Bermeoko zineman

 

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne, beldurrezko eta fantasiazko film-laburrak ikusteko aukera izango dugu azaroaren 15ean, eguenean, Nestor Basterretxea Bermeoko zinema aretoan 19:30ean. Sarrera dohainik izango da. 

Saio horretan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko XXIII. Zinema asteko film laburren bilduma ikusi ahal izango dira. Sei film-labur proiektatuko dira ingelesez eta norvegieran euskarazko azpitituluekin eta emanaldiaren iraupena 70 minutukoa izango da. 

Proiektatuko diren film-laburrak honakoak izango dira: ‘Defeated’ (8') ‘Saw Misgivings’ (7'),  ‘Posthuman’ (6'),  ‘The cabin’ (9'), ‘Saving the human race’ (15') eta ‘Dr. Professor’s thesis on evil’ (25’).  Film-laburrei buruzko informazio esteka honetan ikusi ahal izango da:  bit.ly/2PqlPKW  

Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko. 

Bermeoko Udalak herritar guztiei animatu nahi die Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne  proiektatuko den film-laburren emanaldia ikustera.

08 / 11 / 2018

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0