Prensa

Prensa

Nestor Basterretxea aretoko zinemaren denboraldi berria zapatuan, irailaren 23an, hasiko da 'Kingsman. El círculo de oro' pelikularekin

 

 

Udako oporrak igarota, Nestor Basterretxea Aretoko zinemak denboraldi berria hasiko du zapatuan, irailaren 23an, ‘Kingsman. El círculo de oro’ pelikularen proiekzioarekin.  

Ordutegiei dagokienez, ‘Kingsman. El círculo de oro’, 16 urtetik gorakoei zuzendutako pelikula, zapatuan, irailaren 23an, 19:30ean eta 22:00etan ikusteko aukera egongo da,  eta domekan, irailaren 24an, 19:30ean. Astelehenean, irailaren 25ean, ikuslearen egunean, 19:00etan eta 21:30ean ikusi ahal izango da filma. 

Urrian zehar hainbat estreinaldi izango ditugu, hala nola, nagusien ‘Los misteriosos asesinatos de Limehouse’, ‘Handia’ eta ‘Blade Runner 2049’  pelikulak eta umeen ‘Diario de Greg. Carretera y manta’, Emoji’ eta ‘Capitán calzoncillos’ filmak ikusteko aukera egongo da Bermeoko Nestor Basterretxea aretoko zineman. 

Prezioei dagokienez, berdin mantenduko dira. Hortaz, nagusien sarrerak 5,20 euro dira, umeen pelikulenak 4, 20 euro eta ikuslearen egunean 4,50 euro da sarrera.

 

19 / 09 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0