Prensa

Prensa

Bermeoko Udalak bi erratz-makina eta zerbitzuetarako hiru ibilgailu berri aurkeztu ditu

 

 

Bermeoko Udalak bi erratz-makina eta zerbitzuetarako hiru ibilgailu berri aurkeztu ditu, renting bidez alokatu direnak. “Horiekin herrian zerbitzu hobea ematea lortuko da, baliabideak berriztatzeak betiere ere onurak dituelako: kontsumo gutxiago, kutsadura gutxiago, kalitate hobea…”, adierazi dute Idurre Bidegurenek eta Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateak eta Bermeoko alkateorde eta zerbitzuetako zinegotziak, hurrenez hurren. 

Ildo horretan, adierazi dutenez, mantenu kostuetan ere aurrezpen handia izango da ibilgailu berriekin, izan ere, renting bidez alokatzen direnez, enpresak hartzen ditu bere gain mantenuen kostuak. 

Erratz-makinei dagokienez, Ibarrolazak adierazi duenez, Swingo 200+ markakoak dira eta orain arte izandako kale-garbigailuek baino askoz zarata gutxiago egiten dute. “Horrela, kaleak garbi mantentzea, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortaraziz, lortzen dugu”, gaineratu du. “Gainera, askoz gutxiago kontsumitzen dute, duten motorrari esker”, adierazi du. 

Ildo berean, esan duenez, erratz-makina horiek duten ekipamendua dela eta, “garbiketa oso eraginkorra izatea lortzen da, hau da, kaleko toki guztiak hartzen ditu”. Erratz-makinez gain, Bermeoko Udalak haize-makina berri bat du, eta beste bat ere hartuko du. “Haize-makina horiek askoz ere eraginkorragoak dira eta askoz zarata gutxiago egiten dute, garbiketa hobeto eginez herritarrak molestatu barik”, esan du Zerbitzuetako zinegotziak. 

Baliabide berri horiek kale garbitasun plangintzaren barneko bitartekoak direla adierazi du Ibarrolazak. Gogoratu duenez, “otsailean aurkeztu genuen plangintza horren helburua da garbiketa-lana ondo egitea; eta, herritarren laguntzarekin, herria garbi mantentzea, gure herriko bizi kalitatea hobetuz”.  “Gaur aurkezten ditugun bi erratz-makinek eta haize-makinak helburu hori lortzen lagunduko dutela seguru nago”, nabarmendu du. 

Bestalde, Zerbitzu saileko ibilgailuen flota ere hiru ibilgailurekin berrituko dela azaldu dute. “Ibilgailu berri bat garbiketa lanak egiteko erabiliko da, eta beste bi brigadentzat”, zehaztu dute. Haren esanetan, “ibilgailu horiek askoz gutxiago kutsatuko dute, gutxiago kontsumituko dute eta aberia gutxiago izango dituzte. Beraz, zerbitzua hobeto eskaini ahal izango da”. 

“Gure helburua da gure herritarren bizi kalitatea hobetzea eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea. Gaur aurkezten ditugun baliabide berriak xede horiek lortzen lagunduko dutela uste dugu”, nabarmendu du Bermeoko alkateak. 

05 / 06 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0