Prensa

Prensa

XIV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa bihar, barikuan, Nestor Basterretxea aretoan

Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatuta, XIV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izango da bihar, barikuan, ekainaren 2an, arratsaldeko 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan.

Lehiaketa horretan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteak. Irabazleek sari bezala liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jasoko dute. Bigarren sailkatuek liburuak eta diploma eta finalistek diplomak.

Horrez gain, iazko irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka bananduko zaie ikastetxe guztietako umeei. Sari banaketa ekitaldi polita izango da, eta Arimaktore kultur elkarteak ipuin kontalari saioa eskainiko  du ume eta gazteek ipuinekin gozatzeko.

 

01 / 06 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0