Prensa

Prensa

Scooter Euskal Ligaren Bermeoko jardunaldia atzeratu egingo da, zapaturako eguraldi txarra aurreikusita dagoelako

Bermeon zapatuan, ekainaren 3an, egitekoa zen Scooter Euskal Ligaren 3. jardunaldia atzeratu egingo da, egun horretarako eguraldi txarra aurreikusita dagoelako. Data berria zehazten den momentuan jakinaraziko da.

Aurten, 2017an, lehenengo aldiz egiten da ‘Scooter Euskal Liga’, eta bi geldiune izango ditu Bizkaian, bi Araban eta bi Gipuzkoan. ‘Scooter Euskal Liga’ El Establo Pirata kirol klubak antolatzen du. Klub horrek lau urte daramatza skate-a bultzatzen eta scooterren eskola ere badu. Ekimen askoren antolakuntzan parte hartu du talde horrek (lehiaketak, sportjam…) eta Iruneko euren klubean ere lehiaketa asko antolatu ditu, toki guztietako riders-ak batuz.

 

01 / 06 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0