Prensa

Prensa

Maiatzaren 31ra arte Bermeoko Alde Zaharreko lore eta argazki lehiaketetan parte hartzeko aukera

 

 

Maiatzaren 31ra arte, Bermeon, bi lehiaketetan izena emateko epea irekita dago; alde batetik, Bermeoko Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxaden lore lehiaketan, eta, beste alde batetik, gazteei zuzendutako argazki lehiaketan.Lore eta argazki lehiaketak Bermeoko Udalaren eta hainbat elkarteren elkarlanaren emaitza dira eta helburua da Bermeoko Alde Zaharra indartzea. 

Lore lehiaketari dagokionez, antolatzaileek adierazi dutenez, ekainaren 1era arte da eta bi maila egongo dira: balkoi-leiho eta fatxada, hain zuzen ere. Fatxaden kategorian parte hartu ezkero, kalera ematen duten etxe guztiek parte hartuko dute. 

Lehiaketa horretan parte hartzeko Berualan edota Bermeoko lora dendetan eman behar da izena maiatzaren 31ra arte. Epaileek islatzen den bizitasuna, edertasuna eta osotasuna kontuan hartuko dituzte, eta ekainaren 5ean pasako dira lehiaketako parte-hartzaileen lanak ikustera.

Sariei dagokienez, leihorik-balkoirik ederrenak 100 euro eta Aita Gurian baleontzian 2017. urtean lagun bik gura duten besteetan sartzeko pase berezia jasoko ditu. Fatxadarik ederrenak 200 euroko saria eta etxebizitza bakoitzeko Aita Gurian baleontzian 2017. urtean lagun bik gura duten besteetan sartzeko pase berezia jasoko dute. 

Argazki lehiaketa

Bestalde, data berdinetan argazki lehiaketa antolatu da, Bermeon bizi edo ikasten dauden 14 urtetik 25 urtera bitarteko gazteei zuzenduta. Lehiaketa horretan bi gai garatuko dira: Alde Zaharreko txoko kuttuna eta Alde Zaharra hobetzeko proposamenak. 

Gai bakoitzeko argazki bakarra aurkeztu daiteke eta derrigorrez maila bietan parte hartu behar da. Argazkiak jasotzeko maiatzaren 31ra arte izango da. Epaileek lehiaketako parte-hartzaileen lanak ekainaren 1ean ikusiko dituzte. 

Lehiaketan parte hartzeko 2017argazkiak@bermeo.eus helbide elektronikora bidali behar da, gaian 2017argazki lehiaketa jarriz eta hurrengo datuak aitatuta: Izen-abizenak, jaioteguna, kontakturako telefono zenbakia, eta zein gaiari dagokion bidalitako argazki bakoitza. Jasoko dugun lan guztiak konfirmazioa izango dute posta elektronikoz.

 

Sariei dagokienez, Alde Zaharreko txoko kuttunaren eta Alde Zaharra hobetzeko proposamenaren argazki irabazleek 100 euroko bono trukagarri bat, argazki edo bideo materiala erosteko jasoko dute eta Aita Guria baleontzian 2017. urtean lagun bik gura duten bestetan sartzeko pase berezia.

 

 

 

29 / 05 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0