Prensa

Prensa

Udaltzaingoak pertsona bat identifikatu du Baratz Eder kalean baldosak lapurtzeagatik

 

Udaltzaingoak martxoaren 21ean, martitzenean, pertsona bat identifikatu du Baratz Eder kalean baldosak lapurtzeagatik.

Martxoaren 21ean, 15:00etan, Udaltzaingoak deia jaso du, Baratz Ederren pertsona bat baldosak kentzen eta auto baten sartzen ari dela salatuz. Segituan Udaltzaingoa Baratz Ederrera hurbildu da, baina jadanik bertan ez zegoen inor.

Ikerketa lanak egin ondoren, Udaltzaingoak auto bat identifikatu du; eta horren jabea elkarrizketatu ondoren, hark baldosak hartu dituela aitortu du. Ondoren, udaltzainek egiaztatu dute autoan daudela Baratz Ederretik hartutako baldosa guztiak (23). Horrez gain, pertsona horrek bere soloan Baratz Ederretik hartutako beste bost baldosa dituela egiaztatu dute.

Horrela, pertsona hori identifikatu du Udaltzaingoak, orain dagokion espedientea irekiko zaio, eta baldosak berriro kolokatzeak duen kostua ordaindu beharko du.

 

23 / 03 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0