Prensa

Prensa

Berualak Bermeoko Alde Zaharraren kasua azaldu du 'Etxebizitza eta Alde Zaharren birgaikuntza eraginkorra' jardunaldietan

 

Santi Muruak, Berualako zuzendariak, Bermeoko Alde Zaharra berreskuratzeko lanak azaldu zituen astelehenean, otsailaren 20an, Tecnaliak eta Errenteriako Udalak antolatutako ‘Etxebizitza eta Alde Zaharren birgaikuntza eraginkorra’ jardunaldietan. 

Jardunaldia NeZeR eta CERtuS Europa mailako ikerkuntza proiektuen barne kokatzen da, eta Errenterian izan zen. Lanaldiaren helburua zen topaketa puntu bat sortzea, ia zero kontsumoa duten eraikinen bilaketan, birgaitze tresnak eta finantziazio mekanismoak aztertzeko. Horrez gain, Errenterian birgaitze bulego bat irekiko dutela aprobetxatuz, beste elkarteen esperientziak eta funtzionamenduak ezagutarazteko aprobetxatu zen jardunaldia. 

Horrela, hainbat izan ziren euren esperientziak azaldu zituzten elkarte eta erakundeak, besteak beste, Zaragoza Vivienda SLU udal elkartea, NASUVINSA Navarra de Suelo y Vivienda, S.A, Santiago de Compostelako Partzuergoa eta EAEko Birgaitze Hirigintza Elkarteak, euren artean Bilboko SURBISA eta Bermeoko BERUALA. 

Berualaren zuzendariaren ustez, “oso positiboa” izan da jardunaldi horretan parte hartzea, izan ere, “estatu mailan hiri handien parean jartzen da Bermeo, eta, horrekin batera, beste erakunde eta elkarte batzuen esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu. Aldi berean, guk egindako lana beste batzuekin elkarbanatu dugu”. 

22 / 02 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0