Prensa

Prensa

Erroxape Bermeoko emakumeen elkarteak Narrazio laburren XXII. lehiaketa antolatu du

Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak Narrazio Laburren XXII. Lehiaketa antolatu du. Urtero antolatzen duen lehiaketan 18 urtetik gorako emakumeek eta gizonek parte hartu ahal izango dute eta narrazioak euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daitezke. Lanak otsailaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dira Erroxape elkartean (Erreten Lamera z.g.), Udal Liburutegian, Gizarte eta Kultura etxean edo Bermeoko 115 posta kutxan. 

Lanak orrialde bakarrean idatzita egongo dira, hutsune bikoitzean, 1.200 karaketere orriko, gehienez sei folio eta gutxienez lau. Hiru kopia aurkeztu beharko dira gutun-azal itxian, eta bertan kontakizunaz gain, beste gutun bat sartuko da egilearen datuekin  (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa). 

Aurkeztutako lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira, eta lehiaketa honetara ezin izango dira aurkeztu beste edozein lehiaketan saritutako lanak. Egile bakoitzaren lan bakarra sarituko da. 

Saritutako lanak Erroxape elkartearen jabetzan geratuko dira. Saririk jaso ez dituztenak aurtengo ekainaren 1etik aurrera hartu ahal izango dira. Epaimahaiak edozein sari hutsik uzteko eskubidea izango du, eta oinarriak betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geldituko dira. Epaimahaiko kideak ezin izango dira lehiaketa honetara aurkeztu. 

Epaia martxoaren 9ko ekintzen barne jakinaraziko da. Sariei dagokienez, 1go saria lortzen duten euskarazko eta gaztelaniazko narrazioek 250 euro eta aitorpen plaka izango dute, finalistek 150 euro eta  aitorpen plaka, eta accesita lortzen dutenak aitorpen plaka jasoko dute.

 

 

 

25 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0