Prensa

Prensa

Bermeoko Gure Esku Dagok sinadurak batuko ditu domekan, Lameran, Herri Lasterketaren egunean

 

 

Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak urtarrilaren 29an, domekan, sinadurak batuko ditu Lameran goizeko 9:00etatik aurrera, Bermeoko XIII. Herri Lasterketa egiten den egunean. 

Bermeoko Gure Esku Dagok 1.100 sinadura inguru batu ditu orain arte, baina, gutxienez, 1.800 behar ditu otsailaren 5erako. Hortaz, pertsona guztiak animatu ditu domekan, herri lasterketaren egunean, herri galdeketaren alde sinatzera. 

Horrez gain, herritarrek sinatzeko aukera izango dute Bermeoko Gure Esku Dagoren Goiko Plazako lokalean (Seaska) eguaztenetan eta barikuetan 19:00etatik 20:30era, eta zapatuetan 12:00etatik 14:00etara.

24 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0