Prensa

Prensa

Udalak Bermeoko hainbat tokitan gatza botako du istripuak saihesteko

 

 

Eusko Jaurlaritzak abisua iragarri du gaurko eta hurrengo egunetarako muturreko tenperatura baxuagatik eta izotzagatik. Horregatik, Bermeoko Udalak gatza botako du Bermeoko hainbat tokitan izotzagatik sor litezkeen istripuak saihesteko. 

Horrela, gaur goizean hasiko dira Bermeoko Zerbitzuetako langileak herriko hainbat lekutan gatza botatzen: anbulatorioan eta osasun zentroetan, ikastetxeetan, azokan, zaharren udal egoitzan, Alde Zaharrerako sarreretan, kiroldegian, zeharbidean, Taraskan eta beste hainbat lekutan. Ildo berean, Bermeoko Herri Babesak Bermeoko auzoetan botako du gatza iluntzean. 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzu eta Udaltzaingoko arduradunak, adierazi duenez, Udaltzaingoak egoera zelan dagoen ikusteko jarraipena egingo du, toki bakoitzaren beharrizanak zeintzuk diren ikuskatzeko. 

Ibarrolazak azaldu duenez, gatza prebentzio moduan botatzen da; izotza balego, pertsonak ez labaintzeko eta istripuak saihesteko. Horrela, herritarrei kontuz ibiltzeko eskatu die, eta gatza behar duen toki arriskutsuren bat ikusten badute, Udaltzaingoari abisua emateko 94 6179111 telefonoan. Larrialdiko kasuetan 092 deitzeko eskatu die. 

17 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0