Prensa

Prensa

Biking Masterclass saioa eguenean, urtarrilaren 19an, Bermeoko Araneko kiroldegian

 

Herritarrek Biking MasterClass saioan parte hartzeko aukera izango dute urtarrilaren 19an, eguenean, Araneko kiroldegian arratsaldeko 19:30ean, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne. 

Ordu eta erdiko Biking MasterClass saio honetan, parte hartzaileek musika erakargarriarekin pedalei emateko aukera izango dute. Abonatuentzat saio hau euro bat izango da, eta ez abonatuentzat euro bat gehi sarrera. Izena ematea Araneko kiroldegian da, plazak bete arte. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak herritarrak saio honetan parte hartzera animatu ditu, kirola egiten ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko duelako. 

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirolean murgiltzeko, besteak beste”, gaineratu du.

17 / 01 / 2017

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0