Prensa

Prensa

Errenta aitorpenen %24 bataz beste euskaraz egin da kanpainan parte hartu duten entitateetan

 

Herritarrek errenta aitorpena euskaraz egiteko aukerak zabaltzeko elkarlanean aritu dira aurten ere Bermeoko Udala, lau banketxe eta aholkularitza bat. Horrela, kanpaina horren bidez, aurten errenta aitorpen guztien %24 bataz beste euskaraz egin da entitate horietan, eta datu hori oso positiboa da. 

Izan ere, Juan Karlos Agirrek Bermeoko Udaleko Euskara zinegotziak azaldu duenez, kanpaina hau martxan jarri aurretik, bide guztiak kontuan izanda, oro har, aitorpenen %7 egiten zen euskaraz, baina, “orain dela hiru urte, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan jarri dugunetik, batez beste errenta aitorpenen %25 egin da euskaraz, beraz kopurua asko igo da udalaren eta entitateen arteko elkarlanari esker”. 

Gainera, azaldu duenez, elkarrizketa-hizkuntzan euskararen erabilera “oso handia” da, esate baterako, “sukurtsal batzuen kasuan, %100ekoa izan da eta hori nabarmentzekoa da”. “Dokumentua egiterakoan ehunekoa txikiagoa da, hau da, jendea oro har hobeto moldatzen da ahoz, idatziz baino”, zehaztu du. Errenta aitorpena euskaraz egiten duen jende asko gaztea dela gaineratu du. 

Elkarlanaren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak eman dizkie euren bezeroei eta lortutako datuek “argi utzi dute banketxeen, aholkularitzaren eta udalaren arteko elkarlanak bere fruituak eman dituela eta elkarlanean jarraitu behar dugula”, adierazi du Agirrek. 

 

Ildo horretan, datorren urterako elkarlan hau indartzea proposatu du udalak eta banketxe eta aholkularitza zerbitzuari euskararekiko erakusten ari diren “konpromisoa” eskertu die, kanpaina honetan parte hartuz “euskararen presentzia alor honetan indartzen laguntzen dutelako”. 

02 / 08 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0