Prensa

Prensa

Bermeoko Merke-Merke azoka Taraskan uztailaren 30ean, zapatuan

 

Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka uztailaren 30ean, zapatuan, izango da Taraskan.  20 saltoki inguru egongo dira eta horietan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak eta oinetakoak, lentzeria eta dekorazioa. 

Aurten nobedade moduan umeentzako tailerrak izango dira, umeak ere Merke-Merke azokan disfrutatu ahal izateko. Horrez gain, aurten lehenengo aldiz zozketa bat ere egingo da eta sariak Bertoneko denden produktu eta bale ezberdinekin osatutako otzarak izango dira. Zozketan parte hartu nahi dutenek 50 zentimoko txartelak eskuratu ahal izango dituzte Merke-Merke azokan. 

Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke uztailaren 30ean, zapatuan, Taraskara , goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, uztailaren 30ean, zapatuan, pertsona guztiak Merke Merke azokara gonbidatu dituzte.

 

 

28 / 07 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0