Prensa

Prensa

XIII. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa ekainaren 3an, barikuan


Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatuta, XIII. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izango da barikuan, ekainaren 3an, arratsaldeko 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan.

Lehiaketa honetan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteak. Horrela, sariak bost kategoriatan banatzen dira: LH 2 zikloa, LH 3 zikloa, DBH 1 zikloa,  DBH 2 zikloa eta batxilergoa, hain zuzen ere.

Irabazleek sari bezala liburuak, Luma liburu dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jasoko dute. Bigarren sailkatuek liburuak eta diploma jasoko dute eta finalistek diplomak.

Horrez gain, iazko irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka bananduko zaie ikastetxe guztietako umeei. Sari banaketa ekitaldi polita izango da eta Arimaktore kultur elkarteak ipuin kontalari saioa eskainiko  du umeek ipuinekin gozatzeko.

 

26 / 05 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0