Prensa

Prensa

Bermeoko Udalaren Musika Eskolaren matrikulazio epea irekita ekainaren 9ra arte

 

Bermeoko Udalaren Musika-Eskolaren 2016-2017 ikasturteko matrikulazio epea irekita dago ekainaren 9ra arte. Horrela, lau urtetik aurrera, lehen zikloan matrikulatzeko aukera dago eta ikaslea, “musikarekin kontaktu bizian, kantua ardatz hartuta, musikara hurbilduko da”. Sei urteko ikasleek instrumentu tailerra izango dute.

Bigarren zikloan, haur, gazte zein helduk, musika ikasi ahal izango dute Bermeoko Udalaren Musika Eskolan. Gainera, bakarka edo taldean musika egiteko aukera zabalik dago.

Bermeoko Udalaren Musika-Eskolak azaldu duenez, honako instrumentuen ikasketak eskaintzen ditu: tronpeta, bonbardino, klarinetea, flauta, saxofoia, txistu, alboka, silbotea, akordeoi, trikitixa, panderoa, gitarra, piano, biolina, biolontxeloa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria. Horiez gain, hizkuntza musika eta koroa (txikia, gaztea, heldua) izango dira.

Hortaz, Bermeoko Musika Eskolak musika ikasi nahi duten guztiei izena ematera animatu die eta “musika sentitu, bizi eta gozatzera”. 

25 / 05 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0