Prensa

Prensa

Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak Oteizaren museoa ezagutzeko Altzuzara bidaia antolatu dute ekainaren 11n

  

Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak Jorge Oteiza artistaren museoa ezagutzeko Altzuzara (Nafarroa) bidaia antolatu dute ekainaren 11n, zapatuan. Bisita hau Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak elkarlanean antolatzen duten urteko bigarren irteera kultura da, izan ere, urtarrilean Madrilera hainbat museo ikusteko bidaia antolatu zuten. 

Urtarrileko Madrileko bidaiaren arrakasta ikusita, bigarren irteera kulturala antolatzea erabaki dute Arte Elkarteak eta Udalak eta, oraingo honetan, Oteizaren lana ezagutzeko Altzuzako bere Fundazio museora egun bateko bidaia antolatu dute. 

Bidaia honetan interesa duen edozein pertsonak parte ahal izango du. Horretarako, Amaia Bidaiak agentzian izena eman ahal du eta prezioa 20 euro izango da (autobusa eta museoaren sarrera). 

Bestalde, Barrueta Arte Elkarteak Akuarela ‘master class’ bat antolatu du datorren eguaztenean, maiatzaren 18an, Bermeoko Kultur etxean 17:30etik 20:00etara. Sarrera dohainik izango da.

 

 

16 / 05 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0