Prensa

Prensa

María Urrutiak 100 urte bete ditu eta omenaldia egin diote Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzan

Maria Urrutiak 100 urte bete zituen astelehenean, maiatzaren 9an, eta ospatzeko gaur omenalditxo bat egin diote Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzan, izan ere, bertako egoiliarra da. Bertan egon dira bere familia, egoiliarrak, eta udal egoitzako langileak, Ramón Alberdi egoitzako zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria eta Idurre Bideguren eta Benito Ibarrolaza, Bermeoko alkatea eta alkateordea, hurrenez hurren.

Omenaldian Ramón Alberdik omenduaren bizia gogoratu du eta Maria Urrutiak hainbat oroigarri eta lore sorta jaso ditu egun garrantzitsu honetan alkatearen, alkateordearen eta BFA ordezkariaren eskutik, besteak beste. Erroxape abesbatzak abesti ederrak abestu dizkio. Ondoren, denak batera zorionak abestu dizkie eta kandelak amata ditu.   

Alberdik gogoratu duenez, Maria Urrutia 1916. urteko maiatzaren 9an Foruan jaio zen eta zortzi neba-arrebadun famili bateko 5. alaba da. Gaztetan, urte askotan, lehenengo Gernikan eta gero Nafarroan zerbitzari bezala lanean egon zen eta, 30 urterekin gutxi gora behera, Demikukoa zen Patxikorekin ezkondu zen, eta Demikuko bere baserrira joan ziren bizitzera. 

Baserrian lan asko egin zuen eta Gernikara eta Bermeora esnea banatzera etortzen zen. 1979an, alargundu eta ondoren, Kresentzio Etxebarria kalera bizitzera joan zen. Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzara 1996ko urriaren 16an heldu zen eta bera da gaur egun denbora gehien daraman egoilea.

Bermeoko Udalaren egoitzako zuzendariak zaldu duenez, “betidanik izan da emakume dotorea eta makillatzea, orraztea eta bitxiak jartzea asko gustatu izan zaio. Gaur egun ere horrelakoa izaten jarraitzen du”. Bizipen asko dauzka Maria Urrutiak bere 100 urteetan eta herritarrek bihotz bihotzez zoriondu nahi dute emakume hau. 

Kasualitatez, Pilar Telleria Gonzalezek, Bermeoko Udalaren zaharren egoitzeko egoiliarrak Maria Urrutiaren egun berdinean maiatzaren 9an, 101 urte egiten ditu.

 

 

 

 

11 / 05 / 2016

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0