Bermeoko Udalak bat egiten du Eudelen deialdiarekin eta biharko kontzentrazioa deitu du Bruselako atentatuengatik
Bermeoko Udalak bat egin du Eudelen deialdiarekin eta biharko kontzentrazioa deitu du Bruselako atentatuak gaitzesteko. Horrela, bihar, eguaztenean, eguerdiko 12:00etan bost minutuko kontzentrazio isila egingo da Goiko Plazan.