Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 728.300 euro inguru bideratuko ditu Atalde eta Bizkai buru kaleen artean igogailu publiko bat eraikitzeko

-Gaur goizean hasi diren lanek 9 hilabete iraungo dute gutxi gorabehera, eta Estudios y Obras Rekalde SL enpresak egingo ditu

-Igogailuak 13 lagunentzako lekua izango du, 4 geltoki izango ditu eta Atalde eta Bizkai buru kaleen arteko irisgarritasuna hobetzea eta haur eskolarako eta Benito Barrueta ikastetxeko patiorako sarbidea ematea du helburu

Bermeon, 2023ko martxoaren 15ean.- Bermeoko Udalak beste urrats bat eman du udalerriko irisgarritasuna sustatzeko eta, hortaz, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko. Horrela, gaur goizean bertan Atalde eta Bizkai buru kaleen artean igogailu publiko berria jartzeko lanak hasi dira. Horrela, aipatutako kaleen arteko irisgarritasuna hobetu nahi da, eta Benito Barruetaren haur eskolarako eta patiorako sarbidea eman. Izan ere, azken honetan, duela hilabete gutxi, jolastokiak eta kirol-guneak egokitu eta hornitu dira.

Bermeoko Udalak 728.300 euro inguru (BEZa barne) bideratuko ditu Estudios y Obras Rekalde SL enpresak egingo eta 9 hilabete inguruko iraupena izango duten lan hauek egiteko. Zehazki, egin beharreko jarduketak honako hauek izango dira: 13 lagunentzako edukiera duen igogailu bertikal bat jarriko da, 8,3 metroko altuerako desnibela gaindituko duena eta lau geraleku izango dituena: behekoa, ikastetxearen sarrerako plazan kokatuko da; hurrengoa, haur eskolara sartzeko altueran; hurrengo geltokia, Benito Barrueta ikastetxeko patioaren sarreran egongo da; eta, azkenik, goiko geralekua, Bizkai buru kalean. Era berean, dauden eskailerak berreraikiko dira.

ÔÇťAzken urteotan asko aurreratu dugu irisgarritasunaren arloan, eta orain, beste urrats bat eman berri dugu arlo horretan. Proiektu honi esker, hirigintza-eraldaketan aurrera egiten jarraitzen dugu, Bermeo herri guztiz irisgarria izan dadin pertsona guztientzat. Aitortu behar dugu gure herriaren orografiak hainbat tokitan esku hartzea eskatzen duela, gure bizilagunen eguneroko mugikortasuna gero eta hobea izan dadin. Badakigu oraindik asko dagoela egiteko, baina Udaletik lanean jarraitzen dugu eta aurrera egiten ari gara gai garrantzitsu honetan", adierazi du Aritz Abaroa alkateak.

15 / 03 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0