Albisteak

Albistea

Erregeen ohiko desfilea bueltan da Bermeon

  • Ohiko tradizioari jarraituz, eta urte bi itxaron ondoren, Erregeak Bermeoko portura itsasontziz helduko dira hurrengo ostegunean, urtarrilak 5
  • Desfilea BUDEK elkarteak eta Bermeoko Udalak antolatu dute

Bermeon, 2022ko abenduaren 27an.- Osasun egoerak eragindako edizio ezberdinen ondoren, Bermeok, Errege Magoen ohiko desfileari ekingo dio berriro ere. Jada tradizionala den bezala, hurrengo ostegunean, urtarrilak 5, Erregeak itsasontziz helduko dira portura. Lehorreratzea Artza frontoiaren aurrean egingo da, 18:00ak aldera eta ondoren, BUDEK elkarteak prestatutako karroza ikusgarrietan, hiru Erregeak kalerik kale ibiliko dira herritarrak agurtzeko.

Desfilean 100 pertsonatik gora parte hartuko dute eta ibilbideari dagokionez, honakoa izango da: Lamera, Askatasun bidea Trake, Almike Kalea, Ondarraburu, Artieda tar IƱigo, Zubiaur tar Kepa, Esparru, Bizkaiko Jaurerria, Arresi, Ongintza, Irakaskintza, Doniene, Goiko plaza, Arostegi eta Lamera. Desfilea amaitzen denean, umeek argazkiak atera eta euren azken eskariak egin ahal izango dituzte udal liburutegian 21:00ak arte.

Beti bezala, ekitaldiak irauten duen bitartean ibilbideko kaleak itxita egongo dira eta Artza frontoiko aparkalekuak kenduko dira. Halaber, segurtasuna bermatzeko xedez, Udaltzaingoa eta talde antolatzaileen oharrei kasu egiteko eta gozokiak batzean karrozetara ez hurbiltzeko eskatzen zaie herritarrei.

Erregeen desfilea BUDEK elkarteak eta Bermeoko Udalak antolatzen dute; Udaltzaingoa, Herri Babesa, Gurutze Gorria, Itsas Salbamendua, Izaro Bikers, Ndad Wi Senegal, Fanfarrea Beti Jai, Udalaren Musika Eskolako ikasleak, K.I.E.T.B. Erraldoi txikien konpartsa eta herriko andrazkoen talde baten laguntzarekin.

28 / 12 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0