Albisteak

Albistea

Bermeoko Musika Eskolak bi kontzertu eskainiko ditu Santa Eufemia elizan

-Kankinkabara txistu taldeak eta soka eta flauta taldeek kontzertuak eskainiko dituzte martxoaren 17an eta 23an, hurrenez hurren

Bermeon, 2021eko martxoaren 10ean.- Bermeoko Musika Eskolako Kankinkabara txistu taldeak eta soka eta flauta taldeek ordu erdiko kontzertuak eskainiko dituzte martxoaren 17an eta 23an, hurrenez hurren. Izan ere, denbora asko egon dira zuzeneko saioak publikoaren aurrean eskaini gabe eta pandemiaren egoerak hobera egin duen honetan, aukera aprobetxatuko dute Santa Eufemia elizan kontzertu seguruak eskaintzeko. Hori bai, bi zuzenekoek indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak beteko dituzte. Hala ere, egun horietan hiletarik programatuko balira, kontzertuak Santa Maria elizan egingo lirateke. Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte.

Lehenbiziko kontzertua martxoaren 17an izango da eta Kankinbara txistu taldeak eskainiko du 19:30ean. ‘Euskal Herritik at’ izenburupean, taldeak, besteak beste, errepertorio hau taularatuko du:

-          Puerto Rico,”Piel canela”

-          Brasil, “De mi esperanza”

-          Irlanda, “Drunken sailor”

-          Afrika, “Mustaphá”

-          Finlandia, “La yencia”

Martxoaren 23an, 19:30ean, soka eta flauta taldeen txanda izango da eta hau izango da eskainiko duten errepertorioaren zati bat:

Soka taldea:

-          “Dark island”, irlandar doinua

-          “Praeludium”, Shostakovich

-          “Parsoh’s farewell”, dantzak

-          “Pool’s Hole”, dantzak

Flauta taldea:

-          “Pie Jesu”, Faure

-          “Dantza errumarriarrak”, Bartok

-          “Errozape biribilketa”, Jose Antonio Egia

“Garai zail hauetan musikak berebiziko garrantzia du eta uste dugu oso garrantzitsua dela horrelako kontzertuak antolatzea. Noski, indarrean dagoen araudia zorrotz betez. Espero dugu bermeotarrak kontzertu hauetara hurbiltzea eta asko disfrutatzea”, aipatu du Bermeoko Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.

10 / 03 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0