Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak San Frantzisko Herri Ikastetxeko eta Hizkuntza Eskolako irisgarritasuna hobetuko du datozen egunotan

-Bi eraikinetan egingo diren bi arrapala berriei eta Hizkuntza Eskolan jarriko den plataforma mekanikoari esker, irisgarritasuna nabarmen hobetuko da

-Bi lanak kontutan hartuz, guztira, 137.045,09 euro inbertituko dira

-Hizkuntza Eskolako lanak dagoeneko hasi dira eta Herri Ikastetxekoak aste honen bukaeran hasiko dira

 Bermeon, 2020ko azaroaren 30ean.- Bermeoko Udalak San Frantzisko Herri Ikastetxeko eta Hizkuntza Eskolako irisgarritasuna hobetzeko pausu handia emango du datozen egunotan, urteetako demanda bateri erantzunez. Izan ere, bi eraikin hauek behar-beharrezko zituzten lanak burutuko dira datozen egunotan. Bi zentro hauetan bi arrapala berri egingo dira eta, gainera, Hizkuntza Eskolan plataforma mekaniko berria jarriko da. Lan hauek guztiak kontutan hartuz, guztira, 137.045,09 euro inbertituko dira. Hizkuntza Eskolako lanak dagoeneko hasi dira eta Herri Ikastetxekoak aste honen bukaeran hasiko dira.

San Frantzisko Herri Ikastetxean Atalde kaletik sarrera berri bat egingo da eta, bertan, 33 metroko arrapala egingo da. Arrapala honek ā€˜Lā€™ forma izango du eta hegoaldeko bulegoen alboan dagoen gune irekia goiko patioarekin lotuko du. Guztira, 90.737,17 euro bideratuko dira lan hauek aurrera eramateko.

Bestalde, Bermeoko Hizkuntza Eskolan ere irisgarritasuna hobetzeko arrapala berria egingo da baina, kasu honetan, zentroko sarrera nagusian. Egingo den 15 metro inguruko arrapalari esker, eskailerak saihestu ahal izango dira. Gainera, ez da hau bertan egingo den inbertsio bakarra izango.  Beheko eta lehenengo solairuen arteko irisgarritasuna hobetzeko plataforma mekaniko berri bat instalatuko da. Lan hauek egiteko, guztira, 46.307,92 euro inbertituko dira.

Honenbestez, Bermeoko Udal Gobernuak legealdi hasieran hartutako konpromiso nagusietako bat beteko du eraikin publiko hauetako irisgarritasuna hobetuz. Hau da, eskola publikoko eta Hizkuntza Eskolako irisgarritasuna hobetzea, hain zuzen ere.

30 / 11 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0