Albisteak

Albistea

Sorgina Txirulinak 'Hunkipuinak: Emozioei buruzko istorioak' ipuin saioa eta tailerra eskainiko du barikuan, urriaren 26an, Bermeoko udal liburutegian

 

Sorgina Txirulina ipuin kontalariak ‘Hunkipuinak: Emozioei buruzko istorioak’ ipuin saioa eta tailerra eskainiko du, barikuan, urriaren 26an, Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 18:00etan. 

Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musika eta ipuinak. Istorio bakoitzak musika estilo bat eta balore bat jorratzen du. Ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditu Sorgina Txirulinak eta bere saioetan baloreak transmititzen dira, eta, era berean, doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta eskaintzen da.

Ipuin kontalaria lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta edukiera 50 eserlekukoa da. Sarrera dohainik da

22 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0