Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 4.000 bonu eskuragarri jarriko ditu azaroaren 4tik 19ra bitartean

-Bonuak erabiltzeko, kanpaina honetara atxikitu diren 96 merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara hurbildu eta NAN-a erakutsi besterik ez da egin beharko 

Bermeon, 2022ko azaroaren 4an.-  Bermeotarrek gaurtik aurrera (eta azaroaren 19ra bitartean) erabili ahal izango dituzte Udalak eskuragarri jarri dituen 4.000 bonuak. Horretarako, kanpaina honetara atxikitu diren merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara (96 guztira) hurbildu eta NAN-a erakutsi besterik ez da egin beharko. Ez da beharrezkoa izango bonuak aurretiaz erostea. Merkatari, dendari edo tabernariak bezeroak bonua erabili duela apuntatuko du Bermeoko Udalak ekimen honetarako sortutako plataforman. Aurreko bonuen kanpainetan bezala, egitasmo honen helburua da tokiko kontsumoa bultzatzea eta merkataritza sustatzea. Kanpaina honetako bonuak ez dira bateragarriak izango beste administrazio batzuek salgai jartzen dituztenekin.

Bi bonu mota kaleratuko dira: merkataritza establezimenduetara bideratutakoak eta ostalaritzan erabili ahal izango direnak. Hori bai, herritar bakoitzak, gehienez ere, bakoitzetik 4 deskontu bonu erabiltzeko aukera izango du. Herriko merkataritza establezimenduetan erabiltzeko bonu bakarra jarriko da salgai: 15 eurokoa. Herritarrak, hau erositakoan, 20 euroko gastu ahalmena izango du eta ezin izango ditu inoiz ere bi bonu baino gehiago batera erabili erosketa bat egiten duenean.

Bestalde, ostalaritza establezimenduetarako bonu bakarra jarriko da eskuragarri: 5 eurokoa, hain zuzen ere. Hau eskuratutakoan, kontsumitzaileak, 10 euroko gastua egiteko ahalmena izango du. Hemen ere, merkataritzakoetan bezala, bi bonu erabili ahal izango dira erosketa bakoitzean.

Bonuak, hemen erabilgarri:

7 MARES, Ab estética avanzada, Agirre burdindegia, AMATXU DENDA, ARBER, Arkanata manikura, ARROYABE GASTRODENDA, ATXIKANE, AUE, BEIBI, BEITIA, Bermeo Optika, Bermeo Print, Bermeoko Kafe Antzokia, BIKEBI, Broncearium, Bronzestetika, CALZADOS MARIBI, CH CHIROL MODA, COLCHONERIA BERMEO, D'Audikana, Decoraciones Rafa, Decorhogar, DONIENE, Doniene parafarmazia, DOUBLE ACT, Eiie, ELECTRODOMESTICOS MIKEL AREIZAGA, EROSKI CITY, EXPERT GOIKOETXEA, EXPERT TOJA, FANCY MODA, FARMACIA APARICIO, Farmacia Begoña Sancho, Farmacia Lezamiz, FARMACIA SARMIENTO, FARMACIA ZABALA BERMEO, Felix Ileapandegia, FERRETERIA Y CERRAJERIA TRAKE SL, Gabari gozotegia, GABILONDO BOTIKA, Geuzetxuek, GÜREPOKE, HARAGITEGIA IZARZUGAZA, HIRULAU_souvenir, Ikusberri Optika, Ileapaindegia Karmele, INTERSPORT, INTXARE, Ipar optika, IRABI, Iturri Ortopedia & parafarmazia, Izaro Kafetegia, Jokera Sport, JULITA LENTZERIA, KACHETT CALZADOS Y COMPLEMENTOS, Karinkara, KILIMA, KONPON PC, Kontxi lanas, Kuku enea, LANDABASO HARATEGIA, Lencería Nerea, Luma Liburudenda, MAITIA denda, MAIZ mutila, MAIZ neska, MARIA ARTEA, Marián lentzeria, MARLENN, MERCERIA BIGARTE, MERCERIA LENCERIA ISABEL, Mertzeria 95, MIO MUN, Modas Monica, NUSADUA, Oinetakoak  BITXIKO Calzados, PAY-PAY, PELUQUERIA JUAN JOSE, PHUKET, PILAR RUANO MODA DENDA, ROSAS A JULIETA, Señe ume arropa denda, T-KIMUA, Txalintxu, TXIMELETA, Txokolat Salon & Shop, Udane JOSTAILU denda, Uhaina surf & art, USAINAK, ZAINDU, ZiOR Bitxidenda, ZUBIGANE TABERNA, ZULUETA ALTZARIAK eta Zuretzat.

04 / 11 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0