Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 2022ko Alde Zaharreko Balkoi eta Leiho Txapelketa martxan jarri du

-Lehiaketa honen helburua da Alde Zaharra kolorez janztea bere nortasun eta edertasuna lau haizetara plazaratzeko

-Kategoria bakoitzeko irabazleek 500 euroko saria eskuratuko dute Alde Zaharreko establezimenduetan erabiltzeko

Bermeon, 2022ko ekainaren 1ean.- Bermeoko Udalak hasiera eman dio gaur 2022ko Alde Zaharreko Balkoi eta Leiho Txapelketari. Ekimen honen helburua da Alde Zaharra kolorez janztea bere nortasun eta edertasuna lau haizetara plazaratzeko. Lehiaketan parte hartzeko izena Berualako bulegoetan edo beruala@bermeo.eus helbide elektronikoan eman beharko da ekainaren 22a baino lehen. Izan ere, epaileak ekainaren 23an joango dira parte hartzaileen balkoi edo leihoak bisitatzera.

Txapelketak bi kategoria izango ditu: ‘Balkoiak’ eta ‘Leihoak’. Kategoria bakoitzeko irabazleek 500 euroko saria jasoko dute Alde Zaharreko establezimenduetan erabiltzeko. Bigarren geratzen direnek ere 250 euroko saria eskuratuko dute. Epaileek, besteak beste, balkoiak edo leihoak islatzen duen bizitasuna, originaltasuna eta edertasuna kontutan hartuko dute.

“Udaberria garai ezin hobea da Alde Zaharreko balkoi eta leihoak apaintzeko. Herritarrak txapelketa honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Urtero bezala, ziur gaude Alde Zaharreko bizilagunek kolorez beteko dituztela bere balkoi eta leihoak”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

01 / 06 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0