Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala sakoneko garbiketa bereziak egiten dabil herriko kaleetan zehar

- Une jakinetan eta aurretiaz abisatuta aparkalekuak mugatuko dira bide-ertzak, edukiontziak eta bere ingurua, lurzorua… sakonki garbitzeko 

- Gainera, herriko alde zaharrean ere, arratsaldetan zehar, udal-langile bat garbiketa bereziak egiten arituko da astean zehar

Bermeon, 2022ko apirilaren 6an.-  Bermeoko Udal Gobernuaren helburu estrategikoetako bat da Bermeo garbi bat izatea. Horretarako, hainbat ekimen jarri ditu martxan azken urteotan. Oraingoan, herriko hainbat kale sakonki garbitu nahi ditu eta, garbiketa-lan berezi hauek burutzeko, hainbat tokitan aparkalekuak une jakinetan eta aurretiaz abisatuta mugatuko dira. Gainera, herriko alde zaharra garbi mantentzeko udal-langile bat arituko da astean zehar arratsaldetan garbiketa lanetan.

“Gure helburua da Bermeo ahalik eta garbien mantentzea. Horretarako, urte hauetan zehar, hainbat ekimen jarri ditugu martxan. Herria garbi mantentzeko herritarrok zaindu behar dugu, baina udal modura gure betebeharra da ahalik eta errekurtso gehien garbiketa lanetara bideratzea. Oraingoan, sakoneko garbiketak burutzen gaude herriko hainbat tokitan. Hori posible izateko eta modu arruntean garbitu ezin diren guneak garbitzeko (lurzorua, bide-ertzak, edukiontziak eta hauen ingurua…), kale batzuetatik une jakin batzuetan herritarrei euren ibilgailuak mugitzeko eskatuko diegu eta edukiontziak ere altxatu eta mugituko ditugu. Momentuko eragozpen hauek guztion onurarako izango dira”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Sakoneko garbiketa lan hauek Bizkaiko Jaurerria kalean hasi ziren pasa den astean eta hurrengo asteotan, besteak beste, Atalde eta Akurio Kontramaisu kaleetan egingo dira. Gainera, alde zaharrean, goizeko ohiko garbiketez gain, arratsaldero hidrogarbigailuarekin garbiketa lan bereziak burutuko dira hurrengo hilabeteetan zehar.

06 / 04 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0