Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Penta futbol zelaiko argiteria berrituko du datozen asteotan

-Egungo halogenuro metalikoak LED sistemarekin ordezkatuko dira, efizientzia nabarmen hobetuz (%71-ko aurrezpen energetikoa)

-Gainera, martxoaren bukaerarako aldagelen egokitzapen lanak ere bukatuta egotea aurreikusten da

Bermeon, 2022ko martxoaren 14an.-  Bermeoko Udala hainbat lan burutzen dabil Penta futbol zelaian. Izan ere, zelaia eta bertako aldagelak berritzeaz gain, argiteria ere berrituko du. Honela, egungo halogenuro metalikoak LED sistemarekin ordezkatuko ditu, efizientzia nabarmen hobetuz (%71-ko aurrezpen energetikoa). Argiteria berritzeko lan hauek burutzeko 35.878,15 euro bideratuko dira, BEZ barne, eta martxoaren bukaerarako bukatuta egotea aurreikusten da, aldagelen egokitzapenarekin batera.

“Penta zelaian hainbat hobekuntza egiten ari gara hilabete honetan. Bermeorentzako kirol instalazio garrantzitsua da. Herriko ume eta gazte askok bertan kirola egiten dute eta hartu dugun konpromisoa betez, beharrezkoa da pixkanaka berritzen joatea. Udalaren baliabideen bitartez aldagelak berritzen ari gara eta argiteria ere aldatuko dugu. Lan hauek hilabete honetan bukatzea aurreikusten da. Honi guztiari zelaiaren berritzea ere gehitu behar zaio. Lan hauek udan, futbol-denboraldia amaitutakoan, egitea aurreikusita daukagu”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Eta gehitu du: “gure helburu estrategikoetako bat da herriko kirol instalazioak hobetzea. Udal honek esfortzu handia egin du zentzu horretan. Herriko futbol instalazioetan hainbat hobekuntza eta egokitze lan burutu ditugu 2019. urteaz geroztik eta, gainera, harmailetako estalkia ere berritu genuen iaz. Argi dugu guretzat oso garrantzitsua dela bizimodu osasuntsua sustatzea baina horretarako herritarrari baliabideak eman behar dizkiogu. Kirol instalakuntzetan azken urteetako inbertsio handienak eta garrantzitsuak egin ditugu eta bide horretatik jarraituko dugu etorkizunean ere bermeotarron bizi kalitatea hobetzeko asmoz”.

15 / 03 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0