Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaleko ordezkariek eta herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleek udal foro berezia egin dute

-Ekintza hau Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan garatu da eta, bertan, ikasleek euren eskubide eta betebeharrez hitz egin dute

Bermeon, 2021eko azaroaren 19an.-  Bermeoko Udaleko ordezkariek udal foro berezia izan dute gaur goizean Kultur Etxean. Izan ere, herriko ikastetxeetako (San Frantzisko Herri Ikastetxea, Ignacio Arozena-Benito Barrueta B.H.I., Sagrado Corazón Ikastetxea eta Eleizalde Ikastola) zenbait ikaslerekin elkartu dira hainbat gaiez hitz egiteko. Ekintza hau Eskola Agenda 2030 proiektuaren barruan garatu da.

Ikasleek EA 2030 proiektuaren barruan hainbat ekimen burutzen dituzte urtean zehar. Horietako bat da, besteak beste, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barruan dauden helburuak lantzea. Bada, lanketa horren barruan, ekintza oso interesgarri bat egin dute: gazteek normalean erabiltzen dituzten Bermeoko hainbat guneren diagnostikoa burutu eta, egoera ikusitakoan, euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren definitu. Lanketa horren emaitza bideo baten bidez aurkeztu diete Udal ordezkari eta teknikariei.

Bideoan, Bermeoko hainbat parke eta gune agertzen dira eta egungo egoera zein den aztertu dute. Besteak beste, toki hauetako batzuetan berdina, zikinkeria, pintadak… daudela somatu dute. Bada, ikasleek azaldu dutenez, euren eskubidea da “gune hauek behar bezala eta garbi egotea” eurek erabili ahal izan ditzaten. Hala ere, ez dira horretan bakarrik geratu. Euren erantzukizunaren berri ere eman dute. “Gure betebeharra da gune hauek behar bezala zaintzea, ez zikintzea eta pintadarik ez egitea. Hori gure esku dago”, azaldu dute gaur goizeko bileran.

Bermeoko Udal ordezkariek ikasleekin batera elkarrizketa izan dute bideoa bukatutakoan eta iritzi ezberdinak adierazi dituzte.

19 / 11 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0