Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak aniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren diskriminazioa salatu du LGTBI+ pertsonen eskubideekin konpromisoa berretsiz

Sexu-joera Askapenaren Nazioarteko Egunean (Ekainaren 28an), Udalak, giza eskubideekin duen konpromisoa berresten du

Bizikidetza eta eskubideak aldarrikatzen ditu, aniztasunetik, errespetua ardatz, euskal gizartearen aurrean

Bermeon, 2021eko ekainaren 25ean.- Bermeoko Udalak aho batez erabaki du LGTBI+ pertsonen eskubideekin konpromisoa berrestea datorren hilaren 28an ospatuko den Sexu-joera Askapenaren Nazioarteko Egunari begira. Udaleko alderdi politiko guztien adostasunarekin diskriminazioa jasaten duten LGTBI+ persona guztiei, sozialki, psikologikoki, juridikoki eta ekonomikoki laguntzeko beharrezko baliabide guztiak emateko konpromisoa hartu du.

Baina konpromisoa ez da horretan gelditzen soilik, Udalak gainera, haurrak eta nerabe trasnsexualak babesteko neurriak ezarrriko ditu, bereziki trans errealitatea barne hartzen duten  hezkidetza-prozesu, gizarte eta hezkuntza eragileekin batera. Horren haritik, herritar guztiak animatzen ditu kolektibo horiek deitzen dituzten ekitaldietan parte hartzera. Halaber, Udala, homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia desagerrarazteko lan egiten dutenen eragileekin elkarlanean arituko da errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituen bizilagunak lortu aldera.

Egun seinalatu honetan sexu-askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatu behar direla azpimarratu du Udalak, euskal gizartea horretara animatuz, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne ibiltzea, horren alde borrokatzen jarraitzea, gizaki guztiak askatasunean bizi ahal izateko.

28 / 06 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0