Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak ume eta gazteei zuzendutako tailerrak antolatu ditu apiriletik ekainera bitartean

-Besteak beste, esku-lanak, sormena, marrazketa edota sukaldaritza landuko dira tailer hauetan

Bermeon, 2021eko martxoaren 25ean.- Bermeoko Udalak adin tarte ezberdinei zuzendutako tailerrak antolatu ditu apiriletik ekainera bitartean. Besteak beste, esku-lanak, sormena, marrazketa edota sukaldaritza landuko dira tailer hauetan. Noski, aforoak mugatuta egongo dira eta indarrean dauden osasun eta segurtasun neurri guztiak beteko dira.

‘NIRE LEHEN TAILERRA’ (0-5 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa)

Tailer honetan esku-lan ezberdinak landuko dira. Hori bai, adinaren arabera bertan egiten direnak moldatuko dira. Izena emateko bekoportala20@gmail.com helbidera mezua bidali beharko da eta, dagoeneko, apirileko tailerretan apuntatzeko epea zabalik dago. Kontutan hartu behar da tailer hau bera maiatzean eta ekainean ere egingo dela eta, beraz, apirilean parte-hartzerik izan ez duten haurrek datozen hilabeteetan aukera berri bat izango dutela (umeek ezingo dute tailerretan bi aldiz parte hartu, ahalik eta ume gehienek parte hartu dezaten). Egun bakoitzean bi txanda antolatuko dira: 10-30etatik 11:45etara eta, bigarrena, 12:00etatik 13:15etara. Tailer guztiak doakoak izango dira eta Bekoportalan egingo dira.

-   4-5 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra:

o   Apirilaren 10ean

o   Maiatzaren 8an

o   Maiatzaren 29an

-    2-3 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra:

o   Apirilaren 17an

o   Maiatzaren 15ean

o   Ekainaren 5ean

-    0-1 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra:

o   Apirilaren 24an

o   Maiatzaren 22an

o   Ekainaren 12an

 

Ume eta gaztetxoentzako SORMEN TAILERRAK (6-12 urte bitarteko umeei zuzendutakoak):

Apirilean eta maiatzean zehar egingo dira, larunbatetan, 17:30etik 19:30era, eta doakoak izango dira. Tailer hauek Gizarte eta Kultur Etxean burutuko dira eta apirilekoetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuan (GIZ). Maiatzekoetan parte hartzeko apirilaren 28an zabalduko da izen-emate epea.

-          Apirilaren 10ean: 'Zientzia esperimentuen tailerrak' (sua eskuan, area mugikorrak, labazko lanpara eta elur artifiziala)

-          Apirilaren 17an: 'Hidrografia' tailerra

-          Apirilaren 24an: 'Serigrafia' tailerra

-          Maiatzaren 8an: 'Artisau bitxiak' tailerra

-          Maiatzaren 15ean: 'Baratze-txikiak' tailerra

-          Maiatzaren 22an: 'Sormen zientzia’ tailerra

-          Maiatzaren 29an: 'Sushi' tailerra

KALE MARRAZKETA IKASTAROA (12-35 urte bitarteko pertsonei zuzendutakoa<u>):</u>

Larunbatetan egingo da, apirilaren 10etik ekainaren 5era arte, eta ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da. Tailer honetan parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira (materiala erosteko) eta izena emateko epea zabalik dago GIZ-en.

25 / 03 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0