Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak panpa bedarra kentzeko doako ikastaroa eskainiko du martxoaren 27an

-Gainera, bedar inbaditzaile hau nola kendu azaltzen duen dokumentua banatuko du aste honetan zehar herriko landa auzoetan

Bermeon, 2021eko martxoaren 15ean.- Bermeoko Udalak panpa bedarra kontrolatu nahi du. Horretarako, bi ekimen jarri ditu martxan. Alde batetik, Bermeoko landa auzoetan bedar hau nola kendu azaltzen duen dokumentuaren 250 ale banatuko ditu aste honetan zehar. Bestetik, martxoaren 27an ikastaro praktikoa antolatuko du interesa izan dezakeen edozein bermeotarrentzat. Ikastaro hau doakoa izango da.

Hego Ameriketatik etorri zen espezie hau inbaditzailea da eta bere kontrola egitea behar-beharrezkoa da, bertoko espezieak arriskuan ez jartzeko, suteak prebenitzeko eta baso eta zelaien produktibitatea ez jaisteko. Bermeoko Udalak 2009tik darama bedar honen gaineko kontrol-kanpainak egiten eta aurten beste bi ekimen hauek martxan jarri ditu. Udalak burutzen dituen kontrol hauen helburua da biodibertsitate eta paisaian kalteak ekiditea da eta alde babestuetan espezie honen kolonizazioa galaraztea.

Landa auzoetan banatuko diren 250 aleez gain, Udalak ikastaro praktiko bat egingo du martxoaren 27an bedar hauen propagazioa ekiditeko teknikak erakusteko. 10:00etatik 12:30tara egingo da Arranotegi auzoan, Munepe baserrirako sarrera ondoan, eta doakoa izango da. Mendiko botak, arropa erosoa, ura, jateko zerbait eta aitzur bat ekartzea eskatzen da. Noski, ekimen honek indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak beteko ditu. Kotxeak aparkatzeko lekua badago eta izena ematea ez da beharrezkoa izango. Bertara joatea nahikoa izango da.

15 / 03 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0