Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoak Gabonetarako dispositibo berezia prestatu du

-Kanpaina honen helburuak dira lapurretak prebenitzea, indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak bermatzen direla segurtatzea eta herritarrarengandik hurbilago egotea

-Dispositiboa aste honetan bertan martxan jarri da

Bermeon, 2020ko abenduaren 15ean.- Bermeoko Udaltzaingoak Gabonei begirako dispositibo berezia abiatu du aste honetan bertan. Helburuak dira, besteak beste, lapurretak prebenitzea, indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak bermatzen direla segurtatzea eta herritarrarengandik hurbilago egotea. Horretarako, jendea pilatzen den guneetan patruilak areagotuko dira. Gainera, kale komertzialenetan agente gehiago egoteaz gain, egun horietan ere udaltzainek elkarte eta merkatarien artean segurtasun-aholkuekin prestatutako triptikoak banatuko dituzte.

Bermeoko Udalaren helburu estrategikoetako bat da Udaltzaingoaren gertutasuna lantzea. Horretarako, oinezkoen patruilak indartzea ezinbestekoa da eta baita arloz-arloko kanpainak egitea ere. Izan ere, herritarrarengandik hurbilago egotea ezinbestekoa da Udalak zerbitzu hau behar bezala eskaintzeko.

Kale jendetsuenetan presentzia areagotzeaz gain, udaltzainek indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak bermatzen direla segurtatuko dute. Gainera, adingabeei eta legezko ordutegitik kanpo alkoholik ez saltzea zorrotz kontrolatuko dute.  Operatiboan uniformedun eta ‘kalez jantzitako’ agenteek parte hartuko dute, establezimenduak irekita dauden ordutegietan, eta merkataritza-guneetako segurtasun pribatuko zerbitzuekin koordinatuta eta etengabeko harremanetan egongo dira.

Azkenik, artefaktu piroteknikoen edukiera, erabilera eta salmenta ere begiratuko da. Artifizio piroteknikoak baimenik gabe saltzea eta bide publikoan erabiltzea eragotzi nahi da, honek sortutako arriskuak ekiditeko eta elkarbizitza bermatzeko.

15 / 12 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0