Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren musika-eskolaren matrikulazio epea irekita ekainaren 6ra arte

Bermeoko Udalaren Musika-Eskolaren matrikulazio epea irekita dago ekainaren 6ra arte. Horrela, lau eta sei urte bitarteko haurrek, lehen zikloan matrikulatzeko aukera dute eta, “musikarekin kontaktu bizian, kantua ardatz hartuta, musikara hurbilduko dira”.

Bigarren zikloan, haur, gazte zein helduk, musika ikasi ahal izango dute Bermeoko Udalaren Musika Eskolan. Gainera, bakarka edo taldean musika egiteko aukera zabalik dago.

Bermeoko Udalaren Musika-Eskolak azaldu duenez, honako instrumentuen ikasketak eskaintzen ditu: tronpeta, bonbardino, klarinetea, flauta, saxofoia, txistu, alboka, silbotea, akordeoi, trikitixa, panderoa, gitarra, piano, biolina, biolontxeloa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria. Horiez gain, hizkuntza musika eta koroa (txikia, gaztea, heldua) izango dira.

Hortaz, Bermeoko Musika Eskolak musika ikasi nahi duten guztiei izena ematera animatu die eta “musika sentitu, bizi eta gozatzera”.

 

27 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0