Albisteak

Albistea

Sare sozialen erabilera egokiari buruzko tailerrak eskainiko dira Bermeoko institutuko DBH1eko ikasleei zuzenduta

 

Bermeoko Ignacio Arozena institutuko DBH1eko ikasleei (12 urte) zuzenduta, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) eta, batez ere, sare sozialak, modu egokian erabiltzeko tailerrak antolatu dituzte eskualdeko gazteria zerbitzuek BFAko ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne; izan ere, gaur egungo gizartean eta, bereziki nerabezaroan, informazio eta komunikazio teknologiek garrantzia handia hartu dute formazioan, hezkuntzan eta bere berdinekin harremanak izaterako orduan. 

Bermeon emango diran tailer edo berbaldi horietan 80 gazte inguruk parte hartuko dute eta hurrengo astean, martxoaren 26an eta 27an, izango dira. Bi orduko tailerrak izango dira eta Jon Gomez Garaik eskainiko ditu, azken urteetan bezala. 

Tailer horien helburuak honakoak dira: sare sozial eta horien ezaugarri eta ondorioei (positibo zein negatibo) buruzko hausnarketa egiteko eremua ezartzea eta sare sozialen erabilera egokirako baliabidez hornitzea. 

Tailerrak DBH1eko ikasleei bideratzea planteatzen da, adin horretako gazteen gehiengoak ‘Whatsapp’, ‘Instagram’, ‘Snapchat’ eta bestelako sare sozialetarako sarbidea duelako eta askotan ezjakintasunez eta era guztietako arriskuak bere gain hartuz erabiltzen dituztelako. 

22 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0