Albisteak

Albistea

'Erpurutxo' umeentzako antzerkia ikusgai azaroaren 16an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Teatro Paraíso konpainiaren eskutik, ‘Erpurutxo’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai barikuan, azaroaren 16an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 18:30ean. Antzezlan hau bost urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

 

Teatro Paraísok adierazten duenez, Erpurutxo ipuinean, ume txiki eta burutsu batek anai-arreba eta senide guztiak salbatzen ditu, nahiz eta gurasoek, baliabiderik ez zutelako etsita, basoan utzi izan. Askotariko gaiak jorratzen ditu Perraultek ipuinean, eta, zalantzarik gabe, horietariko bat abandonua da.

 

Ildo horretan, ‘Erpurutxo’ antzezlanean jatorrizko istorio hori aurkezten dute, baina abandonuari garrantzi berezia ematen diote eta, testuinguru gisa, egungo gizartearekiko paralelismoak agerian uzten dituen egoera bat jartzen dute. Perraulten Erpurutxo ikusi nahi duenak hori ikusiko du, eta ipuinaren beste ikuspegi erakargarri bat ikusi nahi duenak, ordea, hori ere aurkituko du.

 

Umeentzako dibertigarria eta helduentzako hunkigarria da kontakizuna eta aita baten eta seme baten arteko harremanaren bidez aurkezten du Teatro Paraísok. Horregatik, ikuskizuna gurasoentzat eta seme-alabentzat egina dago  .

 

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 18:00etatik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

 

12 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0