Albisteak

Albistea

Bermeon zonaldeko Kantu jira ospatuko da zapatuan, irailaren 22an

 

Kanta Kanta Lorue herri ekimenak antolatuta, Bermeon zonaldeko kantu jira ospatuko da zapatuan, irailaren 22an, eta, Gernikako Urdaibai kantuzaleekaz batera, herriko kaleak euskal kantekin  alaituko dituzte. 

Kantu jira goizeko 12:00ean hasiko da TARASKA PLAZAN, kantuzale guztiak batuko dira eta lehenengo abestiak kantako dituzte. 

13:00etatik 14:45era Kantu jira egingo dute Portutik eta Lameratik euren kanta eta musikarekin herrian giro atsegina sortuz. Ostean, bazkaria izango dute Bermeoko Kafe Antzokian eta 17:00etatik 18:00etara bazkari osteko kantuak abestuko dituzte, guztiek batera eta taldeka ere bai. 

18:00etatik 19:30era kalerik kale azken kantu jira egingo dute, Goiko kaleetatik Portu Zaharrera, hain zuzen ere. Azken agurra Lameran, Nestor Basterretxearen gunean egingo dute.

 

19 / 09 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0