Albisteak

Albistea

Bermeoko Merke-Merke azoka abuztuaren 4an, zapatuan, Taraskan

 

 

Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka abuztuaren 4an, zapatuan, izango da Taraskan.  Azoka horretan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak. 

Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke, zapatuan, abuztuaren 4an, Taraskara, goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:00etara 

Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira, eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, zapatuan, herritarrei Merke-Merke azokara etortzeko gonbitea luzatu die.

01 / 08 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0