Albisteak

Albistea

Umeentzako jolas gune estaliaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera dute herritarrek apirilaren 20ra arte

 

 

 

Umeentzako jolas gune estalia izan da herritarrek aukeratutako proiektua Bermeoko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barne. Hori zelakoa izango den herritarrekin batera lantzeko Bermeoko Udalak ume eta nagusiekin  tailer bat egin ondoren, Erreten Lameran kokatuko den jolas gune estaliaren aurreproiektua landu du eta, orain, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute apirilaren 20ra arte. 

Aurreproiektua Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus/1459.html)  ikusi ahal izango da eta, bertan, planoak, materialak, altzariak eta bestelako azalpenen berri izateko aukera izango dute herritar guztiek. Era berean, herritarrek aurreproiektua aztertzeko eta balizko iruzkinak egiteko aukera izango dute. Horrela, euren proposamenak apirilaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzte urigintza@bermeo.eus helbide elektronikora bidalita edo Berhaz bulegoan aurkeztuta.   

Behin iruzkin guztiak bilduta,  teknikoek proposamen horiek bideragarriak diren aztertuko dute eta proiektuan txertatzeko aukerarik dagoen  ikusiko dute. 

Aurreproiektuan Erreten Lameran kokatuko den aterpe-gunerako proposatzen diren ezaugarriak azaltzen dira eta planoak erakusten dira. Ildo horretan, egun euritsuetan umeek jolastu ahal izateko 310 m2ko estalitako gunea proposatzen da. Estalkia, itxuraz ahulak ematen duten metalezko zutoinek eutsiko dute eta zutoinak jolastokiak hartuko dituen baso itxurazko paisaian barneratuko dira. Estalkia ia gardena izatea proposatzen da, baina haize eta euria denean, bai umeek bai eurekin daudenak ere babesteko balio du. 

Hala ere, lehen esan bezala, aurreproiektuari buruzko informazio guztia Bermeoko Udalaren web guneko Partaidetza atalean eskuragai dute herritarrek, ikusi ahal izateko eta euren proposamenak egin ahal izateko.

 

 

12 / 04 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0