Albisteak

Albistea

Araneko igerilekuan eskola igeriketa lehiaketa izango da zapatuan, urtarrilaren 21ean, 169 parte hartzaileekin

 

Bermeoko Araneko igerilekuak eskola igeriketa lehiaketa hartuko du zapatuan, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan. Honetan, sei taldetako 169 gaztek parte hartuko dute, 66 mutil eta 103 neska, hain zuzen ere. 

Eskola igeriketa lehiaketan parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Abadiñoko Astola I.K.T., Kosnoaga I.T, Club Natación Mungia, Axpoandi Bermeo I.K, Garraitz Kirol taldea eta Club Natación Berrioz. 

Beroketak 16:00etatik 17:00etara izango dira, eta, 17:00etan hasiko da eskola igeriketa lehiaketa Bermeoko Araneko igerilekuan. Horrela, 16:00etatik eta 19:15ak arte igerilekua lehiaketarako erabiliko da, eta ordu horretatik aurrera erabiltzaileek normaltasunez erabili ahal izango dute.

 

 

19 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0