Herria

Historia (8/13)

1722ko martxoaren 24an berriro jasan zuen Bermeok sute ikaragarri bat. Eta artxiboko agirietako zati handi bat galdu zen berriz ere. Iturrizaren esanetan, hogeita bat zaku pribilegio eta agiri garrantzitsu errautsi ziren. Ondorioz, XVI eta XVII. mendeetako Bermeoko historiak hutsune konponezinak ditu.

XVII. mendean, Bermeok krisian jarraitzen zuen. Demografia aldetik, 1685ean, Bermeok bere historian izan duen populaziorik urriena erakusten du: 183 sutondo. Seguruenik, artean, 1504an izan zen sute nagusitik ez da suspertu Bermeo. Mende horretan, bestalde, etengabe egin zituzten Errege Armadarako marinel erreklutatzeak. Azkenik, Bermeoko komertzioaren geldialdia gertatu zen, Bilboko Kontsulatua eta Kontratazio-egoitza fundatu zirenetik, Bilbori egokitu baitzitzaion Bizkaiko merkataritza-portu bakarra izatea.

 

Historia (7/13) Historia (9/13)

 

 

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0