Bermeoko Turismo Bulegoa

Batzokia

Bermeoko Batzokian aro berriko esperientzia espresionismo barruan sartutako eran gauzatzen da. Bolumenen indar plastikoa nabarmentzen da eraikinean, (bolumen horiek kurbatuak dira nagusiki) eta izkina egiten duen alaka kurbatuaren indarra eta fatxadaren luzera guztiak daukan artikulazio orekatuarena. Horren emaitza modura, multzo guztiz espresionista agertzen da, baina eraikinean modernotasuna nabaria egiten da hutsune luzatuen konposizioan, desegindako izkinetan  eta itsasoko erreferentzia argiak  islatzen diren barandetan  eta errematean, itsasontziaren zubiaren irudiarekin. Zeharretako konposizioa nabarmentzen duten margoetako paxatuak bezalako elementu apaingarriak ere baditu, barruan egurrezko kasetoidurek sinpletu eta arrazionalizatu egiten diren bitartean. 1930. hamarkadako berriztatze plastikoaren munduan aurkitzen gara, arrazionalismo-espresionismo-art decó estiloen arteko anbiguotasunaren lausotasunean mugatutako gunean

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado