Udala

Kexak, Hitzorduak, Espedienteen kopiak

Kexak, Hitzorduak, Espedienteen kopiak

2009tik 2013 arteko datuak hiruhilabetero:

3 tramite honeetan, egin diran ekintzak oso ugariak izan dira.

Kexen kasuan  90 ez adostasun fitxa edegi da, 104 fitxa edegi da eta hainbat batzordetan egoeraren barri emon ostean ekintza desberdinak martxan jarri dira. Ez da lortu dinamika bat ezartzea eta momentu honetan, garapen handia behar daben ebazpenen kasuan, beste tratamendu bat finkatzeko aukerak aztertzen dabil udala, 30 egun baino lehen herritarragaz hartu emonetan jarri eta horren barri emonda, beti ere.

Hitzorduak:  2010 ean 79. ez adostasun fitxa edegi zan eta gaixotasun kasuak ez ebela desbideraketa izakerarik eukiko adostu zan. Momentu honetan, 48 orduko aurretiazko abisua ez dau udalak beteten eta aztergai dagoen eremu bat da. 

Espedienteen kopiak: 2010ean 82. ez adostasun fitxa edegi zan, proposamena: Sail erantzuleak herritarragaz hartu emonetan ipintea, atzerapenaren karia eta data berria jakinaraziz /espediente lodiak, planoak..).  

2011an 93. ez adostasuna ireki desbideraketea aztertu eta zuzendu ahal izateko. 

2012an enbarguen automatizazinoa martxan jarri ebanean udalak, espedienteen kopia eskaria asko igo zan eta hainbat sailek modu koordinatuan lan egin beharra antzeman zan konpromisoa beteteko 2012ko lehen sei hilabeteetako desbideraketa nabarmena ikusita, sail erantzuleen arteko batzarra egin zan eta metodologia barri bat martxan jarri zan, hurrengo sei hilabeteetan antzeman dana. 

2013 urtean ez da lortu tramite hau 100%ean, konpromisoagaz bateratuta egitea. Kariak eta konponbideak aztergai.

Dokumentuei sarrera - Ordainketak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0